XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasleek aurkitutako desberdintasun hauen aurrean, esan daiteke ikasleak gai zirela, besterik ez bada ere maila apalean bi testu mota hauek desberdintzeko.

Guk geroztik iharduera pedagogiko sistematikoagoak erabili ditugu ikasleari erreflexionarazteko bi testu mota desberdinen arteko parametroen desberdintasunez.

Horretarako zenbait kasutan gai berdinaz hitzegiten zuten testu desberdinak luzatu genizkien ikasleei.

Adibidez: Ikasleei San Blas jaien inguruko bi testu desberdin luzatu zitzaizkien: bata Abadiñoko jaien egitaraua, eta bestea egunkari batean agertutako San Blas jaien inguruko artikulu bat.

Ikasleek bien arteko antzekotasuna identifikatu ondoren (gaia, alegia), desberdintasunak aurkitu behar zituzten (nork idatzia zen, norentzat, non agertua, zertarako......) eta ondoren izen bat jarri bakoitzari (Lorrot, Pen, Pezennec, 1985).

- Ariketa honetan agertzen ziren datuak ondokoak ziren: testuaren izena, ezaugarriak, hartzailea, helburua, toki soziala.

Testu mailako antolatzaileak identifikatzen laguntzeko beste iharduketa pedagogiko batzuk prestatu genituen, hona hemen batzuk: (...).

- Gelan zituzten irakurketa-liburuetan ipuinak hasteko era desberdinak aurkitu, eta beraiek idatzitako ipuinen hasierekin konparatu.

- Gelakoen artean aurkitutako ipuin hasiera desberdin guztien zerrenda egin eta gelako horman jarri edota bakoitzari eman zerrenda, hurrengo idazlanetan kontsulta-material bezala erabiltzeko.

2.6. Testua unitatetzat harturik lantzeko erabili dugun iharduketa bat: Arrano beltza eta katagorria (ikus 1. eranskina)

Ikaslea 1. eranskineko bi animalien deskribapen aurrean jartzen da.

Bi animalia hauek, bai beren itxuragatik bai ohiturengatik dexente desberdinak dira.

Guk Arrano beltza eta Katagorria aukeratu genituen (gauza bera egin daiteke bi gauza edo landare desberdinekin).

Material honekin batera testu motz bat eman zitzaion ikasleari (orri bereko bukaeran dagoena).

Testu motz honetan ikus daitekeenez, bi animalia hauen ezaugarriak konparatuz doaz, baina testu honetan hitz batzuk falta dira.

Hitz hauek ikasleak osatu beharko ditu.

Hobeto ikus dadin, hemen kopiatzen dugu osatzeke dagoen testua: (...).